Edukira joan

Diuretiko osmotiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Diuretiko osmotikoak sodio eta uraren birxurgapena murriztuz diuresia lortzea helburu duten sendagaiak dira. Eragin azkarreko diuretikoak dira.

Gaur egun oso gutxi erabiltzen dira, eragin akutuak lortu nahi direnean bakarrik. Ekintza mekanismo inespezifikoa dute. Gernuaren presio osmotikoa handitzen dute eta honen ondorioz, nefronan uraren birxurgapen pasiboa murrizten da.

Diuretiko osmotikoen artean ezagunena manitola da, nahiz eta glukosak, ureak eta isosorbidak ere diuretiko osmotiko gisa jarduten duten.

Erabilgarritasun terapeutikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Giltzurrun gutxiegitasun akutua
  • Substantzia batzuen toxikapenetan
  • Garezur barneko edema

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]